2014-11-05

BARRASKILOAK

Egun batean patiora joan ginenean aurkitu genituen barraskiloak. Eramango dugu gelara? Baietz esan zuten denek. 
Hemendik alde egingo dute!!!

Orduan hasi ginen pentsatzen zer behar genuen ondo zaintzeko: kutxa bat estalkiarekin, alde ez egiteko, lurra, janaria, eta bideo batean ere ikusi genuen beharrezkoa zela ura ipintzeko tapoi bat,...




Kutxa bat estalkiarekin, janaria, lurra eta
tapoi bat ura ipintzeko.

Baina zer jaten duten barraskiloek? Bakoitzak bota zuen pentsatzen zuena eta apuntatu genuen:


Janari batzuk ekarri genituen etxetik eta beste batzuk jantokitik. Gero barraskiloei eman genien. Jaten bazuten, gomets berdea ipintzen genuen. Ez bazuten jaten, gorria.

Eta noski, jan ondoren kaka egin behar!. Badakizue zein koloretakoak dira barraskiloen kakak?


Tomatea jaten badute...

kaka gorria da




Patata jaten badute...
kaka zuria izango da
                                                     .

                                
eta letxuga jaten badute...
kaka berdea izango da.
Egun batean sorpresa bat eduki genuen: barraskilo batek lurran egindako zulo batean, burua sartuta zeukan. Zer egiten ari zen?. Interneten ikusitako bideo batean esaten zuten barraskiloek horrela ipintzen zituztela arrautzak. Adi egon ginen. EGIA ZEN!!! arrautzak ipintzen ari zen. 

Gure barraskiloa arrautzak ipintzen

18 egun pasa ondoren, ikusi genituen lehenengo barraskilotxoak. 


Oso txikiak dira jaiotzen direnean



Orduan, beste arazo bat sortu zitzaigun: oso txikiak zirenez, zuloetatik alde egiten zuten eta gainera barraskilo handiak zapaltzen badituzte txikiak, mina egingo diete. Zer egin, orduan?

Bilatu genuen kutxa txiki bat eta hara pasatu genituen txikitxuak.



Orain pentsatzen ari gara zer egin hainbeste barraskiloekin. Erabakitzen dugunean, kontatuko dizuegu.
        
















No hay comentarios:

Publicar un comentario